Goieskola

Goieskola, Debagoieneko Euskal Eskola Publikoaren proiektu bateratua da.


 

Hurrengo herrietako ikastetxeak eta institutuak osatzen dute Goieskola:

  • Eskoriatza eta Gatzagako Haur eta Lehen Hezkuntzako Luis Ezeiza ikastetxea.

  • Aretxabaletako H.H. eta L.H.ko Kurtzebarri L.H. eta Kurtzebarri D.B.H. ikastetxeak.
  • Arrasateko Haur eta Lehen Hezkuntzako Arrasate Herri Eskola eta Arrasate Institutua.
  • Aramaioko Haur eta Lehen Hezkuntzako San Martin ikastetxea.
  • Oñatiko Haur eta Lehen Hezkuntzako Errekalde ikastetxea eta Zuazola-Larrañaga Institutua.
  • Bergarako Haur eta Lehen Hezkuntzako San Martín de Agirre ikastetxea eta Ipintza institutua.

  • Elgetako Haur eta Lehen Hezkuntzako Herri Eskola.

  • Antzuolako Haur eta Lehen Hezkuntzako Herri Eskola.

Goieskola Proiektuak 2.500 familia, 3.000 ikasle, 425 irakasle, eta irakaskuntzaz kanpoko 65 langile hartzen ditu bere baitan.

Goieskolaren ezaugarri nagusia aniztasuna izatea gura genuke

  • Haurrek eta gazteek gizartean egoki murgiltzeko.
  • Prestatuko dituen hezkuntza jasotzeko eskubidea dutelako.
  • Etengabe aldatzen ari den gizarteari egokitu beharra eta hark sortzen dituen premia berriei erantzun beharra daukagulako.
  • Gure eskola aldatu eta hobetu egin nahi dugulako.
  • Hezkuntza ondasun publikoa dela jakinik gure eskaintzaren kalitatea bermatu nahi dugulako.
  • Guzti hau egiteko asmoa eta erabakimena dugulako.

Goieskolaren helburuak

  • Denentzako hezkuntza eta denen artean (familia, ikaslea, irakaslea) egina bermatzea.
  • Eskolaren gizarte eta inguru eremu berean dabiltzan beste erakunde batzuekin elkarlanean jardutea.
  • Aniztasuna balio positibotzat berreskuratzea, sendotzea eta garatzea.
  • Ikasle bakoitzaren pentsaera eta nortasuna errespetatuko direla bermatzea.
  • Ikasleek, jarrera eta ideiak izpiritu kritikoz aztertu dezaten laguntzea.
  • Bestearen lekuan jartzera eta gizaki guztien eskubideak onartzen erakustea.