Aurkezpena

Elgeta Gipuzkoako mendebaldean dagoen udalerri txikia eta euskalduna da, Debagoiena eskualdean eta Bizkaiko mugan dagoena. Mugakide hauek ditu: iparraldean Eibar eta Zaldibar (Bizkaia), hegoaldean eta ekialdean Bergara eta mendebaldean Zaldibar eta Elorrio (Bizkaia). Gipuzkoako herri altuenetariko bat da, itsas mailatik 462 metrotara. Herriguneaz gain, Aixola, Goimendi, Egotxeaga, Larragibel, Arantzeta, Uriburu, Uriarte, Antzuategi, Isusigarra, Errota eta Asentzio landa-auzuneek osatzen dute udalerria. 

Azaleraz 16,83km ditu eta 1.142 biztanle. &percent;85a inguru, euskal hiztunak izanik. Hoietatik 212, 18 urte beherakoak dira. Azkenengo urteetan bertan egindako etxebizitza ugarien ondorioz kanpotik etorritakoen kopurua hazi egin da. 

Bertan 2 industria gune daude: Pagatza eta Berraondokua. Guztira 27 enpresa biltzen dira. Maila sozio-ekonomikoa erdi-goi mailakoa da, langabezia &percent;9koa.

Elgeta herriak eskaintzen dituen zerbitzuen artean Haur Eskola, farmazia, medikua, liburutegia, ludoteka, kafe antzokia, dendak…daude. 

Kulturalki herri oso aktiboa da, agenda oso zabala du eta adin ezberdinei luzatzen zaie. Eskola, udaletxea, ludoteka, antzokia eta gaztetxea elkarlanean aritzen dira adin guztiei ekintza ezberdinak eskainiz.

Ikastetxea Elgetako erdigunean kokaturik dago. 

Eskola Euskal Eskola Publikoaren sare barruan dago. Bertan, 2 urtetik 12 urte bitarteko hezkuntza eskaintzen da, eta momentu honetan 118 ikasle daude.