Ikaskuntza kooperatiboa

Elgetako gure herri eskolak, taldean ikasten irakasteko ik/ki programa (ikasteko kooperatu/kooperatzen ikasi) erabiltzen du.

  • Zergatik erabaki dugu programa hau inplantatzea?
    • Ikastetxe eta gela inklusibo batek mundu guztia hartzen duelako barne, ez duelako inor baztertzen: guztiek dute etortzeko eskubidea, urritasunak, jatorri kulturala eta beste edozein desberdintasun alde batera utzita, beren ikaskideekin eta beren ikaskideengandik ikasi ahal dutelako.
    • Ikasgela inklusiboak ahalbidetzeko eta bertan elkarren artean oso desberdinak diren ikasleak biltzeko modu bat da. 
  •  Nola egiten dugu lan?
    • Programa honek, taldeka lan egitea eskatzen du, beraz, ikasleak taldeka banatuta daude. Ondorengoak dira Ikasketa kooperatiboaren oinarriak: 
      1. Ikasle gutxirekin osaturiko taldeak.
      2. Parte-hartze ekitatiboa bermatzea (taldeko kide guztiek parte hartzeko aukera berdinak izan ditzaten).
      3. Haien arteko aldibereko elkarrekintza bultzatzea. 
      4. Kide guztiek eskolako edukiak barneratzea eta taldean lan egiten ikastea da.